Gerra, gastu militarra eta armagintzaren aurkako XII bizikleta-martxa burutu dute

uriola.eus 2019ko api. 8a, 10:06

Hainbat gizarte elkarteko kideek “Gerra, gastu militarra eta armagintzaren aurkako XII martxa” burutu dute asteburu honetan. Bizkaiko Foru Aldundiko jauregitik abiatu dira; hortik, Barakaldoko PCB-ITP armagintza-lantegitik, Bizkaiko Zubitik eta Getxoko SENER enpresa armamentistatik pasatu dira.

Azaldu dutenez, Euskal armagintzan 100 enpresak inguru hartzen dute parte. Militar ekoizpen-rankingean Euskadi 3. postuan dago: 500 milloi euro, aurretik bakarrik Madril eta Andaluzia egonda. Defentsa-Ministerioak emandako datuen arabera, material militarraren fakturazioan EAEko bi enpresa estatu espainiarreko 10 enpresa handienen artean kokatuta daude: ITP-Aero seigarrena da, eta Aernnova zortzigarrena.
 
Hori dela eta, ekimen honekin salaketa bikoitza egin dute: Alde batetik gastu militarrerako eta armagintza bultzatzeko euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela, eta beste aldetik euskal armagintza.
 
Izan ere, Euskal armagintzaren ekoizpenaren %80 inguru Arabia Sauditaren antzeko herrialdetara esportatzen dute eta horren ondorioz Yemen bezalako herriek ondorioak pairatzen dituzte. Erosleak desberdinak dira: Estatuko defentsa eta armadaren ministeritza, Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Arabia Saudi, Marroko, Israel, Yemen edo Siria, besteak beste. Negozio honen mozkinak 150 milloi eurotakoak dira.

Hau dana salatzeko, eta armagintzak “zibil industria” bihur dezan eskatzeko, bizikleta-martxa egin dute. Horretarako Orbea enpresaren kasua adibidetzat jarri dute. Orbea enpresa hasi zenean armak egiten zituen, hain zuzen ere pistolak, errebolberrak eta arma motza desberdinak. Gaur egun, Orbeak bizikletak egiten ditu.