Euskal emakume pentsionisten plataformak agerraldia egin du Kafe Antzokian

uriola.eus 2019ko api. 9a, 09:59

ONEKAk euskal emakume pentsionistek pairatzen duten egoera salatzeko eta hauek dituzten aldarrikapenak zentroan jartzeko pentsiodunek deituriko apirilaren 13ko eta maiatzaren 11ko manifestazioetan parte hartzera animatu du.

Hau da ONEKAk agerraldian irakurri duen komunikatua:

 

Gure errealitatea diskriminazio egoera estrukturalean dago oinarrituta;emakumeok behartuta daude bizitzaren sustengua bermatzera, hauxe baita sistema kapitalista heteropatriarkalaren ezinbesteko parte bat, nahiz eta aitortua ez egon. Erreprodukzio eta zaintza lan ezkutatu honek enplegua aukera eta eskubide berdintasunean eskuratzea baldintzatzen du eta, hortaz, pentsioak erebai. 

Gaur egungo pentsio sistema lana/enpleguaren bereizketa sexita eta diskriminatzaile horren gainean eraikita dago. Gizaren Segurantzako arloko legediak, bere neultraltasun itxuraz, emakumeenegoerasozio-laboralhobetzenezlaguntzeazgain,diskriminazioairaunarazteko bidea ere izanda. 

Enplegua eskuratzeko zailtasunak, lortzen den enpleguaren egoera prekarioak (aldi baterakotasun handiagoa, soldata baxuak eta jardunaldi partzialak) eta zaintza lanetan erantzunkidetasun faltak azaltzen dute emakumeek batez ere ezkontideen kotizazioetatik eratorritako pentsioak kobratzen dituztela eta hein txikiago batean erretiro pentsioak. Horrela, alarguntza pentsio guztietatik, %93,4 emakumezkoek jasotzen dituzte eta %6,6 gizonezkoek.  

Horren guztiaren ondorioz, pobreziak emakume aurpegia dauka. Emakumezkoak erretiro  pentsio gutxiago jasotzen dituzte eta euren pentsioak baxuagoakdira:

  • Hego Euskal Herrian emakumeek kobratzen dituzten pentsioak gizonezkoenakbaino

%40,6 baxuagoak dira bataz beste.  

  • Gizonezkoek, bataz beste, 602 euro gehiago kobratzen dute hilean, emakumezkoekbaino % 68,4gehiago. 
  • Pentsio baxuak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren bitartez osatzen dituzten lagun guztietatik, %65 emakumeakdira.  

Bestetik, gaur egun etxeko langileen Gizarte Segurantzaren erregimenak ere ez du bermatzen hainbat urtetan lan egin ostean, pentsio duinerako eskubidea izanen dutenik, eta  honetan aritzen diren gehien-gehienak emakumeakdira.

Egoera horren aurrean, hurrengoa lan ildoak landuko ditugu:

  • Bizi laboral eta sozialaren arteko kontziliazio eta erantzunkidetasun efektiborako politika feministak, enplegura baldintza eta eskubide berberekin sartzea bultzatu eta bideratuko dutenak. 
  • 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, pentsio baxuek eragiten dituzten pobrezia egoerak ekiditeko, pentsiodun guztiena eta, zehazkiago, emakumepentsiodunena. 
  • Babes sozialaren sistema publikoan genero ikuspegia txertatu, emakumeen egiturazko bazterkeria konpentsatzeko neurriak hardaitezen. 
  • Etxeko langileen Gizarte Segurantzaren erregimena bere osotasunean erregimen orokorrarein ekiparadadila.
  • Lan denbora gutxitzeko eta banatzeko politikak, erretiroa 60 urterekin izan dadilabarne.

Gure egoera salatzeko eta gure aldarrikapenak zentroan jartzeko, Onekak pentsiodunek deituriko apirilaren 13ko eta maiatzaren 11ko manifestazioetan parte hartu du. Emakume pentsionistak deitzen ditugu egun horietan kalera irten etamanifestatzeko.