21. Korrika 'Klika'

Zuzeneko berezia egingo dute Korrikaren berri emateko

uriola.eus 2019ko api. 9a, 11:54

Bilbo Hiria irratia, Bizkaia irratia eta Bilboko Uriola hedabideek zuzeneko berezia egingo dute ostegunean Korrikaren berri emateko. Bilboko euskarazko hiru hedabideak elkarlanean arituko dira Bilboko ibilbidean gertatzen den guztia kontatzeko.

Korrika pasa den astean abiatu zen Garesetik eta Bilbora helduko da ostegun honetan. Bilboko euskaldunentzako egun garrantzitsua izanda, Bilbo Hiria irratiak, Bizkaia irratiak eta Bilboko Uriolak indarrak batzea adostu dute zuzeneko saio berezia egiteko. Beraz, saioa Bilbo Hirian (FM 96.0) eta Bizkaia irratian (FM 102.6) frekuntzietan entzuteko aukera egongo da.

Saioa, goizeko 12:00etan hasiko da, Korrika Bilbora heltzen den unean. Ekarrizketak, adierazpenak edota ibilbidearen gorabeherak zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Saioa, Korrika Bilbotik irtetzen denean bukatuko da.

Horrez gain, arratsalde horretan bertan egun osoko bideo laburpena ikusgai egongo da Bilboko Uriola agerkari digitalean.