21. Korrika 'Klika'

Korrika bihar helduko da Bilbora

uriola.eus 2019ko api. 10a, 11:14

Korrika Euskal Herri osoko errepideak zeharkatzen ari da apirilaren 4an Garesetik abiatu zenetik. Bihar, goizeko 11:46ean Zorrotzara helduko da eta Bilboko distritu guztietatik pasatuko da.

Korrika Bilbora helduko da 'Klika! pausuz pausu, gure erritmora!' lemapean. 1688. kilometroa izango da hau eta egurdi partean Zorrotzatik sartuko dira Bilbora. Guztira 88 testigu aldaketa egongo dira Bilbon eta arratsaldeko 16:20ak arte egongo dira hirian.

12:00etan irrati saio berezi bat hasiko da Bilbo Hiria eta Bizkaia irratietan uriolarekin elkalanean. Bertan, Bilboko Korrikan gertatzen den guztia kontatuko dute. Horrez gain, Uriolan Korrikaren bideo laburpena ikusteko aukera egongo da.

 

Ibilbidea honako hau izango da: Zorrotza, Olabeaga, Indautxu, Errekalde, Irala, Miribilla, Bilbo Zaharra, Abusu, Bolueta, Txurdinaga, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Begoña, Uribarri, Zazpikaleak, Abando, Indautxu, Deustu, Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta. Bakoitzetik ordu hauetan igaroko dira:

Zorrotza: 11:46

Olabeaga: 12:22

Indautxu: 12:30

Errekalde: 12:37

Irala: 12:46

Miribilla: 12:54

Bilbo Zaharra: 13:03

Abusu: 13:19

Bolueta: 13:32

Txurdinaga: 13:38

Otxarkoaga: 13:47

Santutxu: 13:58

Begoña: 14:14

Uribarri: 14:21

Zazpikaleak: 14:34

Abando: 14:50

Indautxu: 14:58

Deustu: 15:47

Ibarrekolanda: 15:59

San Inazio: 16:04

Elorrieta: 12:22