Bizkaiko foru aretoak eta museoak, Aste Santuko plana

uriola.eus 2019ko api. 12a, 10:30

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek eta aretoek programa berezi bat jarri dute publikoaren esku, Aste Santuko oporretan Lurraldeko baliabide kulturalak sustatzeko asmoz.

Horiek horrela, tokiko publikoari zein kanpoko bisitariei zuzendutako jarduera-sorta bat eskainiko da. Nabarmentzekoak dira: haurrentzako eta familientzako tailerrak, erakusketak, bisita gidatuak, erakustaldiak, hainbat erakusketa bisitatzeko doako sarrerak … Horrez gain, ordutegi bereziak egongo dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek eta aretoek era guztietako jendearentzako jardueren egutegi askotarikoa programatu dute  Aste Santuko egunetarako.Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, La Encartada fabrika-museoak, El Pobaleko burdinolak, Muñatones gazteluak, Txakolinguneak, Rekalde Aretoak, Ondare Aretoak eta Santimamiñek ordutegi bereziak eta adin guztietako publikoarentzako jarduerak eskainiko dituzte.

Arkeologi Museoak (Bilbo) bisita gidatuak antolatzen ditu asteazkenero eta ostiralero Lehoiak elurrean erakustetan. Aldi baterako erakusketa hau irekita egongo da uztailaren 14ra arte  Mallona Aretoan.  Aldi berean aztarnaz aztarna programaren barruan  kasu honetan "Kobeagako (Ispaster) arkulariaren besokoa" erakutsiko  da. Pieza horien bisita komentatuak egingo dira Aste Santuko larunbatetan eta igandeetan, 13:15etan eta 18:15etan.

Bermeon dagoen Arrantzaleen Museoan, erakusketa iraunkorra ez ezik, bisitariek aldi baterako "Arrainak Bermeon. Izena hartu eta izena emon"  erakusketa ikusi ahal izango dute. Beste alde batetik, itsasoaren gaiari lotuta dauden umeentzako tailerrak eskainiko dira apirilaren 23, 24  25  eta 26an, 5  eta 10 urte arteko haurrentzat direnak. Jardueraren prezioa  euro 1ekoa da  tailer bakoitzeko  eta derrigorrezkoa da Museoan inskribatzea. Informazio gehiago: 94 688 11 71 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.

Euskal Herria Museoak, Gernika-Lumon dagoenak, Pazkoko tailerrak antolatzen ditu; tailer hauek  apirilaren 23, 24  25  eta 26an antolatuko dira eta umeentzat izango dira. Euskaraz izango dira eta euro bateko kostua izango dute.  Tailerrak honako hauek dira: Herri kirol Olinpiadak / Dorretxeak / Euskal Herriko armarriak / Piratak eta Altxorrak.

Apirilaren 18tik aurrerabisitariek lorategia eta bertako botanika era interkatiboan ezagutzeko mapa bat eskuratu ahal izango dute doan Museoan.

Encartada fabrika-museoren kasuan, Balmaseda, aurten "Más que piel " erakusketa antolatu du. Erakusketa honek Manuel de Gotor diseinatzailearen obra jasotzen du profesioan egin dituen 30. urteak  omenduz. Erakusketa hau doan eskaintzen da.

 

El Pobal Burdinolak, Muskiz,  hala Aste Santurako nola  Pazkorako jardueren eskaintza bat egiten du. Burdinolak Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatuko du  ostiralean, apirilaren 19an, aparteko bi erakustaldi eginda  11:00etan eta 12:00etan. Erakustaldi horiek Muñatones Gazteluaren bisitarekin konbina daitezke.   Bi leku horietan egun horretan bisita gidatuak doan izango dira.

Bakion, Txakolinguneak   umeentzako bi tailer antolatu ditu  apirilaren ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­24an eta 25ean. Tailer horiek "Udaberri"  eta "Sukaldari" dira eta horien bidez ongi etorria emango diogu udaberriari eta sukaldari moduan ditugun gaitasunak frogatuko ditugu. Parte hartzaileak 4  eta 12 urtekoak izango dira eta  itsasoa, sukaldea eta dibertigarriak eta interesgarriak diren beste gai batzuei lotuta dauden trebeziak ikasi eta garatuko dituzte. Tailerrak euskaraz eskainiko dira, 11:30etik 13:00etara eta euro bateko prezioa izango dute. Plaza mugatuak daude, horrenbestez, aldez aurretik izena eman behar da 94 602 85 13 eta 94 619 33 95 telefono zenbakien bidez edo helbide elektroniko honetara idatziz: txakolingunea@bizkaia.eus.

Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa aretoen kasuan ere  ordutegi eta jarduera bereziak egongo dira.

Rekalde Aretoan (Rekalde zumarkalea 30, Bilbo) gaur egun Carlos Cánovas argazkilariaren "En el tiempo" erakusketa eta barriek 2019 programaren barruan kokatzen den Endika Basagurenen erakusketa daude abian; programa honen barruan Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntzako beka lortu duten artisten obren hautespena erakusten da. Bi erakusketa hauek  ordutegi bereziarekin bisitatu ahal izango dira apirilaren 18, 19 21 eta 22an, 10:00etatik 14:00etara, eta  larunbatean, apirilaren 20an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara.

Ondare Aretoaren kasuan (María Díaz de Haro, 11, Bilbo) irailaren 28ra arte  "El Amparo eta bere sukaldariak" erakusketa ikus daiteke, 1879-1918 urteen artean Bilbon egon zen El Amparo jatetxea eta izen bera daukan errezeta-bilduma  omentzen dituena. Aldi berean El Amparo-ko sukaldariak izan ziren Felipa de Eguileor  eta bere alabak izan ziren Vicenta, Úrsula  eta Siraren lana aintzatetsi nahi du. Aretoa bisitatzeko ordutegia   astelehenetik larunbatera da, 10:00etatik 14:00etara eta  17:00etatik 20:30etara. Igandeetan eta jaiegunetan itxita dago. (Aretoa itxita egongo da  jaiegunetan, apirilaren 18, 19, 21  eta 22an).  Informazio gehiago: 94 406 77 37 / ondare.aretoa@bizkaia.eus.

Santimamiñeko bisitarien zentrora hurbiltzen direnek honako ordutegi hau kontuan hartu beharko dute: 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 19:00, jaiegunetan; horrez gain, bisitak egiteko aukera egongo da: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 15:30etan, 16:30etan eta 17:30etan. Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea: 94 465 16 57 / santimamine@bizkaia.eus.