'Artico' filmaren premierearekin abiatuko da aurtengo FANT zinemaldia

uriola.eus 2019ko api. 12a, 10:51

18 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Sekzio Ofizialean. FANT LABURREAN sailak 20 lan eskainiko ditu, horietatik 10 euskal zinegileek egindakoak, eta lan horiek, 3.000 euro jasoko dituen Film Labur hoberenaren saria lortu ahal izango dute.

Zinemaldi Fantastikoa – FANT, martxan dago jada, eta aurtengo ediziorako, nazioarteko 18 film luze –horietatik 5 lehen aldiz ikusiko dira Estatuan, bat Europako premierea izango da eta beste baten mundu mailako aurkezpena FANTen izango da– jasoko dituen Sekzio Ofizial interesgarri eta anitza programatu da.

Bere 25. edizioa dela eta urtarriletik hainbat jarduera eskaini dituen Zinemaldiak maiatzaren 3an irekiko ditu ateak, arratsaldeko 20:00etan, Campos Antzokian, urteurreneko oso ekitaldi bereziarekin. Aurten ere Lander Otaolak gidatuko du, eta bertan, Mads Mikkelsen antzezle daniarra protagonista duen MysteryGuitarMan ezizenez ezagutzen den Joe Penna zinegile brasildarraren “Ártico” filma eskainiko da. Zuzendaria Bilbon egongo da filma aurkezteko.

Horrez gain, inaugurazio jardunaldiak Fred Dekker zine zuzendariaren presentzia ere izango du. Beste lan batzuen artean “El terror llama a su puerta” edo “Una pandilla alucinante” egin dituen zinegileak zinemaldiaren ohorezko saria jasoko du, generoaren barruan izandako ibilbide osoa eta, kasu honetan bereziki, 80ko hamarkadako terror teen izenekoari egindako ekarpena, aintzatesten dituen FANTastikoaren Izarra, hain zuzen ereFANTen edizio berezi honetako bigarren FANTastikoaren Izarra saria J. A. Bayona zinegileari emango zaio, fantasiazko generoan erakutsi duen maisutasuna eta arrakastaz betetako ibilbidea aintzatetsiz. Oraingo honetan, Bayonak maiatzaren 10ean jasoko du zinemaldiaren omenaldia, Guggenheim Museoaren Auditorioan egingo den amaiera ekitaldian.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoko – FANT 25eko programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean. Aurkezpen ekitaldian Nekane Alonso Kultura zinegotziak, Justo Ezenarro Kultur Programazio Zuzendariorde eta FANTeko Zuzendariak eta Eugenio Puerto FANTeko programatzaileak hartu dute parte.