Basque-Fest jaialdia bihar hasiko da

uriola.eus 2019ko api. 16a, 09:56

Musika-eskaintzan modernitatea eta tradizioa uztartuko dira Oreka TX edo Korrontzi euskal musika-taldeen eskutik eta arrakasta zein proiekzio handiko Izaro kantautorearekin. Egitaraua, apirilaren 17tik 21era gauzatuko da.

Herri kirolen erakustaldi zirraragarriak ikustea, aparteko produktu gastronomikoez gozatzea, euskarara hurbiltzea, euskal musikarik onenaren erritmora hunkitzea, itsasadarretik modu ezberdin batean ibiltzea. Apirilaren 17tik 21era, basque FESTek Bilboko Aste Santua girotuko du 300 jarduera baino gehiagorekin. Gehienak doan izango dira, eta mundu guztiarentzat pentsatuak. Hori guztia Bilboko Udalak prestatu duen egitarauari esker.

basque FEST jarduera ekonomikoa sustatzeko eta bisitariak hiribildura erakartzeko tresna da, zeinak hiria dinamizatu nahi duen, “hurbileko merkatua” delakoa bultzatzeko eta kultura-turismoa sustatzeko, bai eta Aste Santuan hirian geratuko diren bilbotarrei kalitate oneko proposamena eskaintzeko ere. Azken edizioan parte-hartzaileen markak hautsi ziren 100.000 pertsonarekin.

Bilboko Udalak honako merkataritza-elkarte hauekin batera programatu ditu jarduerak: Bilbao Dendak, Bilbao Erdigunea, Casco Viejo-Zazpi Kaleak eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala. Horrez gain, beste erakunde, entitate eta eragileren laguntza ere izan du, besteak beste: Bizkaiko Ostalaritza Elkartea, Bilbao Historiko, Baskegur, Metro Bilbao, BBK Fundazioa, turismo-eskualdeak (Aiaraldea, Iparralde, Arabako Errioxa, Enkarterri, Gorbeia, Lea Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri, Tolosaldea, Euskal Kostaldeko Geoparkea), Bilbao Musika, Euskal Museoa eta kultura-eragile batzuekin, hala nola Kafe Antzokia eta La Ribera. Horrenbestez, hirian ekitaldiak martxan jartzeko erakundeen arteko kooperazioaren eta kolaborazio publiko eta pribatuaren beste adibide bat da.

KALAKAN & KHAMI TALDEEKIN HASIKO DA

Euskal kulturaren jai handia apirilaren 17an hasiko da, asteazkena, Azkuna Zentroan. Kalakan eta Khami taldeek sortutako MUGAK ikuskizunarekin abiaraziko da, eta Errobiren eskutik iritsiko da, aurtengo gonbidatua den Lapurdiko Itsasu herriko jaialdia. Kalakan hirukoteak euskara eta txalaparta ezagutzera eman zituen Madonnaren munduko biran, eta 20:00etatik aurrera txalapartaren, albokaren edo txirularen antzinako soinuak hainbat perkusio instrumenturekin lotuko dituzte, bai eta planetako beste leku batzuetako tresnekin eta musika elektronikoaren zertzeladekin ere.

EUSKAL ZINEMA, JANTZI TRADIZIONALAK ETA AKELARREA

Aurten, jaialdiaren ohiko atalez gain –Kultura, Musika, Market, Sport eta Gourmet–, beste atal bat izango dugu: Zinema. Bertan, Koldo Serra zuzendari bilbotarraren Gernika filma egongo da ikusgai. BBK Salan filmaren hiru emanaldi eskainiko dira apirilaren 18an, 19an eta 20an, arratsaldeko 18:00etan. Horrez gain, David Herranz argazkilariaren “Gernika, kameren atzean” argazki-erakusketa egongo da ikusgai.

Jaialdiaren ekintza-eremua zabalduko da; izan ere, hiribilduko bi leku garrantzitsu gehituko dira: Arriaga plaza eta Zabalguneko eraikina. Bi leku horietan, halaber, aurtengo bi berritasun ospatuko dira. Arriaga plazan akelarrea ospatuko da, Negua, eta basque FEST jaialdiaren azken gauean jai bat antolatuko da iluntasunean eta suaren inguruan. Bertan, gazteek mitoak interpretatuko dituzte erritualen eta dantza tradizionalen erritmora. Bestalde, Zabalguneko eraikinean dantza tradizionalen jantzien erakusketa prestatuko da, bai eta haurrentzako eta familientzako erraldoien tailer bat ere, non eramateko eta erraldoiekin dantzatzeko teknika irakatsiko den. Jarduera amaitu ostean, kalejira egingo da Ledesma eta Villarias kaleak dauden eremurantz.

135 euskal musika-tresna tradizional baino gehiago egongo dira, Oiartzungo Soinuenea Museotik ekarriak, eta Euskal Museoaren protagonistak izango dira. Jardueran, bisita gidatuak eta tailerrak antolatuko dira haurrek beren jostailuak eta musika-tresnak egin ditzaten. Horrez gain, hainbat musikarik erakustaldiak eskainiko dituzte erakusketako musika-tresnak erabiliz.

Itsasadarrak basque FEST jaialdiko hainbat jarduera hartuko ditu berriz ere, besteak beste, ibilalditxoak batelean eta antzeztutako ibilbideak Bilboats itsasontzian “Begotxurekin” eta “Mirentxuren” ilobarekin. Bestalde, step akuatikoak erabili ahal izango dira, pedal batzuei esker uraren gainetik ibiltzeko aukera ematen duten ohol flotagarriak.

Aurtengo edizioko azken berritasunetako bat euskara gertuagotik bizitzeko berehalako tailerrak dira. Bisitariek egunero-eguneroko hitzak eta esamoldeak ikasi ahal izango dituzte, euskal kulturan integratuago egoteko.

MODERNITATEA ETA TRADIZIOA MUSIKA-ESKAINTZAN

basque FEST 2019 jaialdiaren musika-eskaintzan modernitatea eta tradizioa uztartuko dira, bai eta hitzordu paregabeak eta estilo-sorta zabal bat ere. Kalakan eta Khami taldeek hasierako kontzertua eskainiko dute Azkuna Zentroan, eta, horrez gain,Izaro euskal abeslari ospetsuaren emanaldia ikusi ahal izango dugu ostegunean, hilaren 18an, 21:00etan, Plaza Barrian.

Espazio horretan bertan, egun bat geroago, “Bilbora bi-lora dantzan” izeneko ikuskizun esklusiboa estreinatuko du Korrontzi taldeak. Bizkaia osoko hamabi dantza- eta musika-talde bilduko ditu, eta, agertoki gainean, ehun artistak baino gehiagok udaberriaren soinuak eta mugimenduak birsortuko dituzte modu ikusgarri eta oso original batean.

Beste alde batetik, ikuskizun baten munduko estreinaldia egingo da Azkuna Zentroan, apirilaren 20an, larunbata, gaueko 22:00etanAbiapuntua da banda moldakorra Oreka TXen txalapartaren eta San Salvador banda okzitaniarren polifoniaren inguruan muntatzea. Guztira, hamaika musikari eta abeslari igoko dira agertokira haien kulturan oso errotuta dauden, baina, hala ere, eguneratzeko eta topagune berrietarako prest dauden bi talderekin.

Aurten, musikaren atalean, emakumeen presentzia nabarmendu behar da. Beste alde batetik, Nora Izagirre, Miren Narbaiza eta Olatz Salvador euskal artisten ahotsak entzun ahal izango ditugu Bilborocken.

AREATZA, ERDIGUNE GARRANTZITSUENA “TXOKO GOURMET” ETA “SPORT” ATALEKIN

Areatza basque FEST 2019ren erdigune garrantzitsuena izango da berriz ere. “Txoko Gourmet” karpak 1.500 m2 baino gehiago edukiko ditu, eta hamabi euskal eskualde sartuko dira bertan, informazio-stand batzuen bitartez erakargarritasun turistikorik garrantzitsuenen berri emateko. Guztira, 2.160 leku egongo dira doako dastatzeak egiteko, eta hainbat lekutako produktuez gozatzeko aukera egongo da, hala nola Aiaraldea, Iparralde (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa), Arabako Errioxa, Enkarterri, Gorbeia, Lea Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri, Tolosaldea eta Euskal Kostaldeko Geoparkea. Bestalde, espazio horretara hurbiltzen direnek gehiago ikasi ahal izango dute 45 minutuko tailerretan, non Basque zukuak, ogia, taloa eta krepeak egiten ikasiko duten, itsasokoak zein mendikoak. Baskegur Euskadiko Baso eta Zur Elkarteak laga duen 0 kilometroko egurrarekin apainduko da.

Areatzan ez dira faltako, gainera, herri kirolen probaldi ikusgarriak, euskal nortasunaren ezaugarri nagusien isla direnak.Besteak beste, kirol hauetako profesionalak izango ditugu erakustaldietan: lasto-botatzea eta -altxatzea, ingudea altxatzea, aizkolariak eta trontza, barrenaria, gizon-probak eta harri-jasotzaileak. Kirol-egitaraua osatzeko, esku-pilotara jolasteko tailerrak egongo dira.