Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak jakinarazi zuenez, Marokoko segurtasun indarrek, muga zeharkatu bezain laster atxilotu zuten. Khalid bere amaren hiletara joateko bidaiatu du Marokora. Izan ere, pasa den ostiralean hil zen Haddadiren ama, eta Alhucemas herrira bidean zihoan.
Jakin dugunez, gazte magrebtarrak Espainian legez kanpoko sartzen dituen talde bateko kide izatea leporatzen diote, eta haren kontrako salaketa ezezagun batek jarri omen du.Kasua daraman epaileak baldintzapean aske uztea erabaki du eta ez dio ezta pasaportea kendu, ezta Marokotik ateratzeko debekurik ezarri. Beraz, Bilbora familiarekin egon ostean Bilbora itzuli da.
Khalid El Haddadi Rifeko ekintzailea da. Bilbo Zaharrean bizi da 90eko hamarkadaz geroztik, eta ezaguna da hirian San Frantzisko auzoko Berebar jatetxeaz arduratzen delako. Horrez gain, pasa den astean aurkeztu zuten EH Bilduren listan agertzen da. Beraz, hautagaia da hurrengo udal hauteskundeetan.