"Udan primeran kirola eginez" eta "Campus berezia" programetan izena emateko epea ireki dute

uriola.eus 2019ko api. 29a, 10:29

Udaleku hauek Bilbao Kirolak erakundeak antolatzen ditu, 6 eta 18 urte bitarteko gazteentzat (2001-2013). Guztira, 2.400 plaza dira, eta horietatik 30 dibertsitate funtzionala daukaten adingabeentzat dira.

Bilboko Udalak, aurten berriz ere, "Udan primeran kirola eginez"eta "Campus berezia" programak jarriko ditu abian. Izena emateko epea datorren gaur hasiko da Bilbao Kirolak-en abonatuak direnentzat, eta maiatzaren 2an, ostegunean, abonatuak ez direnentzat.

UDAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ

Udaleku horiek ekainaren 24an hasi eta abuztuaren 9an bukatuko dira. Interesa daukatenek nahi beste astetan eman dezakete izena. Udaleku horietan, 6 eta 13 urte bitarteko 2.145 umek (2006 eta 2013 urteen bitartean jaiotakoak) kirol hauek egingo dituzte: uretako jokoak, herri jokoak, joko alternatiboak, igerilekua, talde-kiroletako hastapenak (saskibaloia, eskubaloia, futbola, boleibola, hockeya…), herri-kirolak, tenisa eta padela, besteak beste.

Artxanda, Deustu, San Inazio, Txurdinaga eta Errekaldeko udal-kiroldegietan egingo dira. Hauek dira “Udan primeran kirola eginez” programako asteko prezioak:

  • Abonatutakoentzat: astean 5 egun, 51,50 euro: astean 4 egun, 41,20 euro.
  • Abonatu gabeentzat: astean 5 egun, 62 euro: astean 4 egun, 49,60 euro.

Gainera, programa horretan beste 30 plaza gordeko dira dibertsitate funtzionaleko adingabeentzat. Nolanahi ere, jarduera guztiak San Inazioko kiroldegian izango dira, ekainaren 24tik uztailaren 22ra arteko asteetan.

“KANPUS BEREZIAK

225 plaza dira, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat (2001. eta 2013. urteen artean jaioak behar dute izan). Artxanda, San Inazio eta Txurdinaga kiroldegietan izango dira, ekainaren 24tik uztailaren 1era arte. Kasu horretan ere, interesa daukatenek nahi beste astetan eman dezakete izena. Campus horietan, parte-hartzaileek kirol modalitate hauek egingo dituzte: dantza modernoa, erraketako kirolak, gimnasia erritmikoa, gimnasia artistikoa eta tranpolina.

Kanpus berezien" kostua 77 eurokoa da abonatuentzat eta 182 eurokoa abonatuak ez direnentzat.