2019/05/11 00:00

Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilboko Plaza Barrian

Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilboko Plaza Barrian
Bilboko Plaza Barrian,
DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte. Europako hainbat kideren bisita ere izango dugu aurten; horrela, Erasmus+ programako SPOON proiektu europarreko kideak izango dira bisitan Bilboko Plaza Barrian: Estrasburgoko, Kataluniako, Herbeheretako eta Kroaziako kideak izango dira Elhuyarren koordinaziopean. Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta irakasleen trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin izango dira SPOON proiektuko kideak. Bestalde, Erasmus+ programako STEMFAIRNET proiektu europarrean ere ari da Elhuyar; helburua da zientzia-azoken inguruko sarea sortu eta zientzia-azokak aberasgarriagoak bihurtzea (bai konpetentzien garapenaren aldetik, bai inklusioaren aldetik) eta, horretarako, azoka egunean gertatzen den guztia dokumentatuko da. Eguneko programa 12:00etan Azokaren irekiera 12:00 - 15:00 / 16:00 - 18:00: Arkupean eta erdiguneko karpan gazteen stand-ak 12:00 - 14:30: Erdiguneko karpan, txikienen esperimentuak eta txikienentzako tailerrak 12:00 - 16:30: Erdigunean, eremu profesionala: ikertzaile profesionalen proiektuak: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Euskaltel, Bizkaia Talent 17:00 - 18:30: Ginkana eta joko zientifikoak plazaren erdigunean. 17:00 - 20:00: Erdiguneko karpan, Zientzia-Azokako marrazkien erakusketa, Dibujatolrato-ko kideek egindakoak 19:00 - 20:00: Eszenatokian sari-banaketa