Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilboko Plaza Barrian

uriola.eus 2019ko api. 29a, 09:44

DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira.

Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte. Europako hainbat kideren bisita ere izango dugu aurten; horrela, Erasmus+ programako SPOON proiektu europarreko kideak izango dira bisitan Bilboko Plaza Barrian: Estrasburgoko, Kataluniako, Herbeheretako eta Kroaziako kideak izango dira Elhuyarren koordinaziopean.

Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta irakasleen trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin izango dira SPOON proiektuko kideak. Bestalde, Erasmus+ programako STEMFAIRNET proiektu europarrean ere ari da Elhuyar; helburua da zientzia-azoken inguruko sarea sortu eta zientzia-azokak aberasgarriagoak bihurtzea (bai konpetentzien garapenaren aldetik, bai inklusioaren aldetik) eta, horretarako, azoka egunean gertatzen den guztia dokumentatuko da.

Eguneko programa 12:00etan Azokaren irekiera 12:00 - 15:00 / 16:00 - 18:00: Arkupean eta erdiguneko karpan gazteen stand-ak 12:00 - 14:30: Erdiguneko karpan, txikienen esperimentuak eta txikienentzako tailerrak 12:00 - 16:30: Erdigunean, eremu profesionala: ikertzaile profesionalen proiektuak: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Euskaltel, Bizkaia Talent 17:00 - 18:30: Ginkana eta joko zientifikoak plazaren erdigunean. 17:00 - 20:00: Erdiguneko karpan, Zientzia-Azokako marrazkien erakusketa, Dibujatolrato-ko kideek egindakoak 19:00 - 20:00: Eszenatokian sari-banaketa