2019 urte berezia da hAceria Arteak-entzat; aurten, Elkarteak agur esan behar baitie 1998tik aurrera zenbait kultura-proiektu jaso dituzten espazioei. Ibilitako bidea ospatzeko urtea da aurtengoa, baina berritzeko urtea ere; espazio berrietara lekualdatzeak (Deustuko Erriberan eta Zorrotzaurren ere) erronka berriak sortzen ditu Haceria Arteak - ZAWPen agendan eta energia berrituak eskaintzen dizkigu.
Beraz, 22 urte igaro dira ibilbidea hasi zutenetik. Urteurrena orain dela 2 urte izan arren, Haceria Arteak une egokiaren zain egon da. Momentu hori heldu da eta ibilbide hau ospatzeko Elkarteak liburu bat editatu du.
Horrez gain, #20BainoGehiago izenburupean maiatzaren 3an, iluntzeko 19:00etan Garabia aretoan hasiera emango diote ospakizunei. Bertan, liburua aurkeztuko dute eta eta argazki-erakusketa hasiko da. Erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 31era arte.