Jardunaldia, goizeko hamarretan hasiko da Buia auzotik. Bolintxuko balioak ezagutzeko ibilbide bat egingo dute, eta Supersur Handitzea eraikitzearekin batera sortuko diren inpaktuak aztertuko dira.
Ibilbidearen ondoren, Buiara itzuliko dira eta bertsosaioa egongo da. Ondoren, Herri Bazkaria ere antolatu dute. Egun osoan zehar argazki erakusketa bat egongo da eta Buiako Kultur Etxean bideoak ikusi ahal izango dira.
Arratsaldeko 18:00etan giza kate bat egingo dute Bolintxuko ur-jauzira iritsi arte, haranaren bihotzean. Gauean, kontzertu batek musika gehiago jarriko du gaueko hamarretan amaitzeko. Bertan parte hartzea sustatu nahi dute, herritarrak gonbidatzen eta animatzen dituzte inguruaz gozatzeko eta “Bolintxu Bizirik” leloa ahalik eta argien entzun dadin.
Bestalde, Supersur Ingurumen Eraginaren Adierazpenaren prorrogaren kontrako Administrazioarekiko Auzien Errekurtsoarekin jarraitzen dute, eta bertan eskatzen dute gaur egungo adierazpena iraungitzat jotzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen berri bat egiteko obrak gelditzea.
Helburu horiek lortzeko, errekurtsoa aurkeztu dute baina bere kostua kapizitate ekonomikoetatik kanpo geratzen denez , crowfounding proiektu baten bidez dirua lortzen saiatuko dira. Lagundu nahi duten pertsonek ondoko web-orriaren bidez egin dezakete.