2019ko Zientzia Azoka auzkeztu dute

uriola.eus 2019ko mai. 8a, 12:48

Aurtengo Zientzia Azoka egitarau bete-betearekin dator. Eguerdiko 12:00etan hasi eta iluntzeko 8ak arte, ikertzaile gazteek ikasturtean erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte Plaza Barrian.

Gazteek urtean zehar eginiko lanak izango dira protagonista. Aurtengo azokan ere, ikertzaile profesionalek euren proiektuak aurkeztuko dituzte eremu profesionalaren gunea’ deiturikoan.

Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu eta parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta irakasleen trebakuntzen beharrak identifikatzeko asmoarekin SPOON proiektuko bazkideak izango dira bisitan Bilboko Plaza Barrian. SPOON proiektua Europako Erasmus+ programako proiektua da, eta Estrasburgoko, Kataluniako, Herbeheretako eta Kroaziako kideak izango dira Elhuyarren koordinaziopean.

Bestalde, Elhuyar STEMFAIRNET proiektuan ere ari da, zientzia-azoken inguruko sarea sortu eta zientzia-azokak aberasgarriagoak bihurtzeko, bai konpetentzien garapenaren aldetik, bai inklusioaren aldetik, eta azoka egunean gertatzen den guztia dokumentatuko da.

AZOKA, DATUETAN

  • 31 ikastetxetako 90 proiektu aurkeztuko dituzte 308 gaztek: neskak 188, eta mutilak 120
  • Estatuko zein nazioarteko beste azoketan irabazle izan diren taldeeak ere izango dira; 5 talde: Bartzelonako Exporecerca, Galiciencia, Galiziako Open Sciencia, Portugaleko Mostra Nacional Portuguesa….
  • DBHko 73 talde eta Batxilergoko 17 talde izango dira, guztira
  • Bizkaiako 69 talde, Gipuzkoako 11 talde, Nafarroako 7 talde, Arabako 3 talde, izango dira; ia denak eskola-eremutik badatoz ere, badira eskolaz kanpoko 7 talde (Bizilabe –Deustotik datozenak), eta estatuko beste azoketatik datozen 5 talde ere

EGITARAUA

12:00 Azokaren irekiera ofiziala instituzio eta erakundeen eskutik

Azokak 3 gune nabarmen izango ditu

Arkupeak. 12:00 - 15:00 eta 16:00 – 18:00 bitartean: gazteen stand-ak

Erdigunea.

  • 12:00 – 16:30 bitartean: ikertzaile profesionalen eremua (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Bizkaia Talent, Bele. Bilboko Lutheria Eskola, Bizilabe eta Elhuyar gunea)
  • 12:00etan: txikienen eta txikienentzako tailerrak Bizilabe gunean
  • 17:00-18:30: ginkana zientifikoa

Eszenatokia. 19:00etan, zientzia-espektakulua eta sari-banaketa.