"Bertako Metal, Pop Rock-a" lehiaketan izena emateko epea ireki dute

uriola.eus 2019ko mai. 8a, 16:20

Aste Nagusian "Bertako Metal, Pop Rock-a" erakusketaren 34. edizioan izena emateko epea ireki dute. gaurtik eta ekainaren 9ra arte parte hartzeko aukera irekita egongo da.

Historian zehar, 1985etik hasita, egungo musikagintzako hamarka artista eta talde ospetsuk parte hartu izan du erakustaldian, eta Bizkaia osoko musika-arloko artisten ezinbesteko hitzordua bihurtu da. Hala nola Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Dekot, Zazkel…. Are 528 ere izan dira musikaren munduko genero horietako izen ezagunak, erakustaldi honi esker egin dituztenak lehen urratsak eta ezagutzera eman dutenak beren burua.

Udalaren web-orriaren bidez baino ezingo da eman izena. Bizkaian bizi diren bakarlariak eta musika-taldeak aurkeztu ahal izango dira, gutxienez kide batek Bizkaiko Lurralde Historikoan egon behar duelarik erroldatuta.

Erakustaldiaren kontzertuetan, Metal, Pop-Rock, Folk, Rap, Hip Hop eta abarretan (jazza izan ezik) sartzen diren musika-estiloak entzuteko aukera izango da. 15 banda finalista hautatzeko, epaimahaiak, zeina kazetari eta musika-kritikariek osatuko baitute, bereziki hartuko ditu kontuan andrazkoek osatutako taldeak eta euskarazko lanak.

Beste alde batetik, bandek eta artistek, izena emateko, inprimaki bat bete beharko dute, eta, gainera, honako hauek aurkeztu inprimakiarekin batera:

  • 4 kanta jatorrizko, mp3 edo wav formatuan.
  • Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
  • Artistaren edo taldearen historia/biografia, doc, docx edo pdf formatuan.

Erripako kaiak, Unamuno plazak, Areatzak, Bailén kaleak, eta, gaur egun, Bilborock aretoak 194.000 ikus-entzule baino gehiago bildu izan dituzte, Erakustaldiaz gozatzera joanak haren 34 urteko historian; bera da Aste Nagusiko kartelean jarduerarik txalotuenetako bat.

METAL FOR THE CREW Elkartearen eta Beste Jack Kultur Elkartearen lankidetza du lehiaketak. Ikus-entzule leialak ditu, urtero-urtero, batez beste, 5.000 pertsona bertaratzen baitira era bateko eta besteko artista eta taldeen kontzertuetara.