Izan ere, Arriaga Antzokiko foyerrean, printzipioz, ezustekoa dirudien topaketa gertatuko da, Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren eta Eraul musikariaren (Asier Beramendi donostiarraren ezizena) artean.
Inor gutxik espero zezakeen hitzordu artistiko horietako baten aurrean gaude.Ezusteko topaketa zoragarria. Hitz propioek bere kantuetan aurkeztutako lurraldeez gain bestelakoak ezagutzeko grina dela eta, Asier Beramendi Miren Agur Meaberen idatziez baliatuko da doinu eta zubi berriak eraikitzeko, batek daki nora heltzeko eta Arriagako foyerrera bertaratzen direnak gozarazteko.
Ikuskizunena egituratzerako orduan erreferente izan dituzte, batetik, Miren Agur Meaberen Hezurren erretura liburua, eta bestetik taula gainean gitarraz lagunduta agertuko den Eraulen Iraultza eta Burgoña diska. Haiekin batera, emozioei bidea irekiz, hiru musikari izango dira: María Bustos (txeloa), Ilargi Agirre (bateria) eta Mikel Agirrezabalaga (teklatua).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!