Bilbo Zaharra, Bilbo
DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte. Irekiera eguerdiko 12:00etan izango da eta, ondoren, egun osoan, zientziaz gozatzeko tartea: gazteen proiektuak, profesionalen lanak, zientzia-jokoak, eta abar.