'Arteak' poesia eta musika errezitaldia

uriola.eus 2019ko mai. 15a, 10:10

Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta elkarteko poetek eta rapsodek hartuko dute parte, Fernando Estévezek, Mikel Bilbaok eta Coro Poético abesbatza izenekoak musikaz lagunduta.

Bidebarrieta Kulturguneak eta Bizkaiko Elkarte Artistikoak eskainiko duten poesia eta musika errezitaldia jasoko du ostiralean, maiatzak 17. “Arteak” izenburupean, elkarteko kideek idatzitako jatorrizko poemen aukeraketa eskainiko dute. Saioa 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Ekitaldian, elkarteko zenbait rapsodak eta poetak hainbat poema irakurriko dituzte, Mikel Bilbao txistulariak, Fernando Estévez piano jotzaileak eta Coro Poético abesbatza izenekoak lagunduta. Ekitaldia Loly Rubio BEA-AAVko Literatur arloko presidenteordeak aurkeztuko du.

Bizkaiko Elkarte Artistikoa 1945ean sortu zen, eta Bilbon egoitza izan zuen Bizkaiko lehenengo kultur elkartea izan zen. Margolariek, poetek, rapsodek eta arte zale askok osatzen dute. Bere jarduera erakusketen, hitzaldien, errezitaldien, solasaldi poetikoen eta liburuen aurkezpen ekitaldien antolakuntzan zentratzen da, besteak beste.