uriola.eus

“Euskaditik Amerikara” kontzertua Areatzako kioskoan

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Ostiral honetan, maiatzak 17 Bilboko Udal Musika Banda Txistulari bandarekin batera bueltatuko da eszenatokietara udaberriko denboraldiko bigarren kontzertua eskaintzeko. Ohi bezala ikuskizuna 19:00etan hasiko da eta Areatzako kioskoan ospatuko da.

Euskaditik Amerikara” izeneko kontzertua bi zatitan banaturik egongo da. Lehenengoan, Bilboko Udal Txistulari Bandak, Garikoitz Mendizabal (txistu lehenengoa eta zuzendaria), Idoia Kareaga(txistu bigarrena), Gorka Zabaleta (silbotea), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier Garciak (atabala) osaturikoa, honako obrak eskainiko dituzte: J.I Ansorenaren “Solferino”, “Botxo” eta “Zurru eta Murru”, Eusebio Basurkoren “Brokolo” minuetoa, Juan José Ocónen “Beti Prest”, Isidro Ansorenaren “Ausarditsua” eta “Agustin, Xantin eta Juan Jose” rapsodia, J.L Frantzesenaren “Basozabal” eta Sabin Bikandiren  “Lagun Tenplaue”.

Bigarrenean, aldiz eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendariaren batutapean, Bilboko Udal Musika Bandako musikariek honakoak interpretatuko dituzte: John Barnes Chanceren “Variations on a Korean folk song”, Alfred Reeden “Viva música!”, Frank Ericksonen “Pillars of the Earth” eta Frank Tichelliren “Vesubius”.

Kontzertu honen ondoren, Bilboko Udal Musika Bandako musikariek lan ezagunez osaturiko programa berezia eskaintzen jarraituko dute hurrengo ostiralean, maiatzak 24. Iñaki Urkizuk zuzendutako “Beste kultura batzuk” izenekoan honako obrak entzun ahal izango dira, besteak beste: Yagisawaren “Fanfare-Hayabusa”, Albert W. Ketelbeyren “In the mystic land of Egypt”, José Manuel Izquierdoren “Danza oriental”, Roland Barretten “Arabian dances”, Yeh Shu-Hanen “A Legend from Yao”, Roland Kernenen “Budapest impressions”, Albert W. Ketelbeyen “En un mercado persa” eta Piet Swertsen “Shirim. A klezmer rhapsody”.

2019/05/17 19:00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa