CNTk Bizkaiko Metalgintza sektoreko grebarekin bat egiten du

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2019ko mai. 18a, 12:42

  • Maiatzaren 17an, Bizkaiko metaleko sail sindikalek ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitutako greba egunetan parte hartzea adostu zuten.
  • Lurralde historiko honen 50.000 langile baino gehiagok soldatak eta lan baldintzak izoztuta daukate, egoera honekin bukatu behar dugu”, esan du CNTk.

Maiatzaren 23an eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean greba deituta dago Bizkaiko metalgintza sektorean. “Deitzaileak lau sindikatu dira, baina lurraldeko beste erakundeek borroka eta mobilizazioa bultzatuko dugu”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Lotsagarria da FVEM patronalaren jarrera”, azpimarratu du CNTk, “krisia erabili dute euren irabaziak handitzeko eta langileon egoera okertzeko”. Sindikatuaren ustez, bake soziala erabat okerra izan da langileen egoerarentzat: “gatazka sustatu eta indartu behar dugu, bai lantokietan baita kaleetan”. Hori dela eta, sindikatu guztiek greba batera deitu izana “aurrepausu positibo bat da”, CNTren hitzetan.

Langileei mobilizazioetan inplikatzeko deia luzatu die. “Egoera irauli nahi badugu, guztion parte hartze aktiboa beharrezkoa da, lantegietatik hasiz”, bukatu du erakunde anarkosindikalistak.

Osorik irakurri