Ibilaldiak laguntza ekonomikoa eskatu du eguraldiak jaia zapuztu ostean

uriola.eus 2019ko mai. 20a, 11:01

Eguraldiaren eraginez galerak aurreikusi dituzte aurtengo Ibilaldian. Hori dela eta, laguntza ekonomikoa eskatu dute Lekeitioko Azkue Ikastolaren proiektuari babesa emateko. Horretarako, bi kontu korronte ireki dituzte.

Atzo egin zuten lehen balantzearen arabera, aurtengo Ibilaldian euriarengatik galera ekonomikoak aurreikusi dituzte. Nahiz eta azkenean jaia bertan behera ez utzi, gune batzuk bai itxi zituzten, eta Lekeitio herrian zegoen gunera ekitaldi guztiak pasa zituzten.

Hori dela eta, ekintza batzuk ere bertan behera gelditu ziren. Horrez gain, programatutako ekintzak beste lekuetara mugitu dituzte. Jendea animatu zen arren, euriarengatik galera ekonomikoak aurreikusi dituzte.

Ikastolako arduradunek adierazi dutenez: «Urte guztia daramagu ilusioz lanean gaurko eguna aurrera ateratzeko. Eguraldiak gure lana zapuztu duenez, Euskal komunitatearen laguntza behar dugu».

Horregatik, laguntza ekonomikoa jasotzeko, bi kontu korronte ireki dituzte:

LABORAL KUTXA ES83 3035 0042 92 0420028507

KUTXABANK ES86 2095 0114 60 9117934827