Kontzertu solidarioa Askabide elkartearentzat dirua biltzeko

uriola.eus 2019ko mai. 20a, 13:31

Maiatzaren 22an Bilborock aretoa topagune solidario bihurtuko da, Askabide elkartearentzat dirua biltzeko egingo den ekitaldia dela bide. Askabide elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde independentea da eta gizartetik baztertuta dauden emakumeen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde lan egiten du.

Hala nahi duten guztiek Aitor Jauregi musikari bilbotarrak eskainiko duen gitarra klasikoko kontzertuarekin gozatu ahal izango dute 18:30etik 21:00etara. Gainera, Askabidek “Bilbao Balioen Hiria” lehiaketan saritutako Mari Makeda proiektua aurkeztuko du eta proiektu beraren barruan elkarteko emakumeek diseinatu eta egindako arropen erakusketa egingo du.

Bilboko Udalak laguntzen eta bultzatzen du ekimen hau eta “Ideiak Martxan” deialdiaren eskutik dator. Haren bidez, bilbotar gazteentzako eta gazteen kolektiboentzako udal programazioa aberastu nahi da, gazteek proposatutako ekimenak sartuta.

Ekitaldia arratsaldez egingo da Bilborock aretoan (18:30etik 21:00etara) eta sarrerak 5 euro balioko du. Hasierako ekitaldia Aitor Jauregui, 28 urteko gitarra-jotzaile bilbotarraren errezitala izango da. Jauregik Bilboko Kontserbatorioan eta Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian ikasi zuen. Hainbat estilotako piezak joko ditu, hala nola Isaac Albeniz, Francisco Tárrega eta Joaquín Turina musikagile famatuen Asturias, Recuerdos de la Alhambra edo Capricho Arabe, besteak beste.

Kontzertuaren ostean, Askabideko ordezkariek “Bilbao Balioen Hiria” lehiaketan saritutako Mari Makeda proiektua aurkeztuko dute ikus-entzunezkoen eta argazkien bidez, eta proiektu beraren barruan elkarteko emakumeek diseinatu eta egindako arropen erakusketa egingo du.

ASKABIDE

Askabide elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde independentea da eta gizartetik baztertuta dauden emakumeen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde lan egiten du. Helburu hori lortzeko, bi lan-ildo nagusi ditu: alde batetik, kolektibo horretako emakumeen beharrei erantzungo dieten proiektuak garatzea, betiere haiekin harreman zuzena izanda, eta beste alde batetik, emakume horiek pairatzen duten egoeraren gainean informazioa emateko, sentsibilizatzeko eta salaketa soziala erakusteko proiektuak gauzatzea.

Askabide elkartea 1985etik lanean dihardu bazterketa egoeran dauden emakumeentzat erreferentea izan nahian, haien eskarietan sostengua eta laguntza emanez eta haien eskubideen defentsa eginez. Informazio- eta sentsibilizazio-lanetan ere ahalegintzen da gure gizarteko emakume horiek jasaten duten egoeraren gainean kontzientzia soziala sortzeko.