Yogurinha Borovak bere abesti berria aurkeztu du Bilboko Bira Kulturan. "Sentipenak Askatu", Bihotz Gorospek eta Mikel Inun musikariek konposatu dute. Abesti honekin Aniztasun Afektiboaren gaia haurren errealitatera gerturatu nahi izan dute. Ideia hau gai honen inguruan erreferente berriak eta hezkuntza materiala sortzeko beharretik jaio zen.
Hori dela eta, Dimako eskolako ikasleak dira bideokliparen protagonistak.
Letra:
BARTOLOK EZ DU MARI
BERE AMETS GOZOETAN
BAI ORDEA JOSE MARI
HAU MAITE DU BENETAN
ZER DIREN ESAN EZINIK
DABILTZ EZKUTAKETAN
ETA TRISTURAZ BETERIK
BIZI DIRA PENETAN (Penetan)
MAITATU BIHOTZEZ INOIZ EZ EZKUTATU SENTIPENAK ASKATU ZARENA KANPORATU (BIS)
JUNEK ANE MAITE DU
BEGIETAN ZAIO IGARRI
EGUNERO ESATEN DIZKIOTE
GAUZA POLITAK ELKARRI
BIDEAN AURKITU ARREN
HAMAIKA TRABA ETA HARRI
EUREN MAITASUNA EUSTEN DUTE
GOGOR, BURU-BELARRI
MAITATU BIHOTZEZ INOIZ EZ EZKUTATU SENTIPENAK ASKATU ZARENA KANPORATU (BIS)