Gauekoan azken elkarrizketa izango dugu. Aurretik EAJ, EH Bildu eta PSE-EE izan dira eta gaurkoan Elkarrekin Podemos, Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Equo Berdeak alderdiek osatzen duten koalizioaren hautagaiaren txanda da.
Desberdintasun sozialak murriztea izango da Elkarrekin Podemosen helburua udala gobernatzera iristen bada. Horretarako oso garrantzitsua jo dituzte udaleko aurrekontuak, aurrekontuak bidezkoak izan behar direla azpimarratu dute. Auzoen arrakala leuntzeko Auzokide plana proposatzen du Elkarrekin Podemosek. Auzo guztiek ezin dute finantziazio berdina izan behar izanen araberako finantziazioa egin behar dela azpimarratu dute.
Auzoen “estigmarekin” bukatu beharra dagoela nabarmendu dute. Mugikortasunaren gaiarekin galdetuta bizikletaren alde egin dute baina horretarako bidegorri sarea egin behar dela aitortuz. Metroko laugarren linearen alde daude baina baita Bilbobus sarea berrantolatzeko nahi azpimarratu dute. Segurtasun gaia kanpaina osoan zehar aipatutako izan da, “Prebentzioan lan egin behar dugu eta kaleko poliziaren eredua planteatzen dugu”.
Azpiegitura erraldoien inguruan galdetuta Deustuko Erriberako proiektua birplanteatu behar dela azpimarratu dute. Abandoko geltokiaren lurperatzearekin libre geratuko den espazioan “Energia kudeatzeko udal enpresa bat sortzea proposatzen dugu, “Bilbao energia” argiaren faktura %30 aurrezteko”. Bertan eraikitako etxe guztiak alokairuzkoak izan daitezen proposatzen dute.