SOM Producek ekoiztu duen eta iaz, Leonard Bernsteinen jaiotzaren mendeurrenarekin bat etorriz, Madrilen estreinatu zen ikuskizunak hankaz gora jarriko du Arriagako besaulki patioa, abuztuaren 14tik, asteazkenetik, irailaren 8ra, igandera.
Beraz, musikala ia hilabete egongo da karteldegian, eta 30 emanaldi programatu dira. Horrez gain, Federico Barriosek zuzendutako muntaketak badu balio erantsia, Winter Garden Theatren (Broadway, 1957) lehen aldiz eskaini zenean musikalak izan zuen jatorrizko bertsio osoa lehen aldiz eskainiko dela Estatuan.
Lehen notatik azken arnasera, West Side Story antzerki unibertsaleko musikal garrantzitsuenetakoa eta esanguratsuenetakoa da. Leonard Bernsteinen eta Stephen Sondheimen partitura musikalen historiako onena dela aitortzen dute guztiek. Arthur Laurensen testua lehen egunean bezain hunkigarria eta gaurkoa da, eta Jerome Robbinsen jatorrizko koreografiek ohorezko lekua betetzen dute dantza garaikidearen kondairan. Horien guztien eskutik, maitasun istoriorik handienak New Yorkeko kaleak hartzen ditu, garai guztietako antzerki musikaleko lan handienetakoa bilakatzeko.
West Side Story lanean, Arthur Laurensek New Yorkeko kaleetara darama William Shakespeareren Romeo eta Julieta. Maiteminduta dauden bi gazte, kaleko bi banden arteko liskarrean daude harrapatuta: Jet “amerikarrak” alde batetik eta Shark Puerto Ricoarrak bestetik. Gorroto, indarkeria eta aurreiritzi giroan bizirik irauteko aurrera daramaten borrokak antzerki musikaleko istorio hunkigarri, eder eta handieneteko bati ematen dio forma.
JEROME ROBBINSen ideian oinarrituta
Libretoa: Arthur Laurents
Musika: Leonard Bernstein
Letrak: Stephen Sondheim
Jatorrizko Ekoizpenaren Zuzendaritza eta Koreografia: Jerome Robbins
Broadwayko jatorrizko ekoizpena, Robert E. Griffith eta Harold S. Prince, Roger L. Stevensekin elkartuta
Moldaketa eta itzulpena: Alejandro Serrano eta David Serrano
Eszena zuzendaria eta Koreografien moldaketa: Federico Barrios
Jatorrizko Koreografia: Jerome Robbins
Musika Zuzendaritza: Gaby Goldman
Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez Cuerda
Argiztapenaren diseinua: Carlos Torrijos (AAI) / Juan Gómez Cornejo (AAI)
Soinuaren diseinua: Gaston Briski
Figurinista: Antonio Belart
Jantzien ekoizpena: Ana Llena
Karakterizazioa: Laura Rodríguez Domingo
Zuzendaritza laguntzailea: Ángel Saavedra
Koreografia laguntzailea: Luciana de Nicola
Zuzendaritza teknikoa: Javier Ortiz
Casting Zuzendaritza: Carmen Márquez
Konpainiaren gerentzia: Joaquín Roselló
Eszenako borroka irakaslea: Mon Ceballos