Jendaurreko agerraldian, Alkateak gonbidapena luzatu die herritarrei Areatzara hurbildu eta Bilboko Liburu Azokaren 49. edizioan bildutako salpostuak “araka” ditzaten, izan ere, aurtengo programan ere aldi bereko ekitaldi ugari aurreikusi dira; hala nola, liburu aurkezpenak eta sinaketak, hitzaldiak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, etab.
“Bilbotar guztiak animatu nahi ditut hemendik, Liburu Ganbarari eta Liburusaltzaileen Elkarteari esker Areatza irakurzaletasunaren erdigune bihurtu duten salpostu hauetan zehar igaro daitezen; guzti-guztiok animatu nahi zaituztet galdetzera eta liburuak erosi eta oparitzera etor zaitezten, izan ere, irakurtzea modako ohitura da une oro, eta denetarik eta denentzat aurkituko duzue hemen”, adierazi du Alkateak, eta “hankei eragiten dienak bihotzari ere eragiten diola” dioen esaldi ezaguna egokituz, “irakurtzeari ekiten dionak pentsatzeari eta mundua ulertzeari ere ekiten diola” ziurtatu du.
Era berean, Bilboko 49. Liburu Azoka irekitzeko ekitaldi honetan, Laboral Kutxaren Atea Saria eman diete Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrari eta atzo arratsaldean Bidebarrietako Liburutegian “Los lobos de Praga” izenburuko bere azken lana aurkeztu zuen John Banville nobelista irlandarrari.