"Hondartzak, bi arrazoirengatik, destinorik garrantzitsuenetakoa dira Bizkaibusek ematen duen zerbitzuan", gogorarazi du Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak, Miguel Ángel Gómez Viarrek. "Alde batetik, hondartzek udako hileetan eragiten duten pertsonen bolumena oso handia delako eta, bestetik, kasu askotan toki horietara iristeko garraio publiko bakarra Bizkaibus delako".
"Horregatik egiten dugu ahalegin hau, hala bitarteko teknikoetan nola giza baliabideetan, Bizkaiko kostaldean jenderik gehien erakartzen duten hondartzetara iristeko lekualdaketa garraio publikoan egiteko aukera egon dadin, adibidez batez ere Ezkerraldea eskualdean jenderik gehien erakartzen duen La Arena hondartzarekin gertatzen den bezala".
Errefortzurik gehienak datorren larunbatetik aurrera, ekainaren 8tik, hasiko dira, salbu eta aipatu den A3339 linearen kasuan, Barakaldotik La Arenara, hori ekainaren 1ean, larunbatean, jartzen delako martxan Bizkaiko Batzar Nagusiek erabakia hartu ostean.
Zerbitzuetan errefortzua duten hondartzak La Arena, Azkorri, Areeta, Plentzia, Gorliz, Bakio, Bermeo, Laida edo Laga dira.
Zerbitzu bereziak La Arena hondartzara
- A3321 Portugalete-Zierbena-La Arena-Muskiz. Maiztasuna hobetzen da 60´-tik 30´era.
- A3335 Muskiz-Zierbena-Sestao. Maiztasuna hobetzen da 60´-tik 30´era.
- A3336 Bilbo-Muskiz (Ortuella)
- A3338 La Arena-MUSKIZ-BARAKALDO-Areeta/Las Arena
- A3339 Gurutzeta/Cruces-Barakaldo-La Arena
Aurten, A3336 eta A3338 lineek beste geltoki bat izango dute Areako hondartzaren bukaeran, Zierbenako udal mugartean. Herri horretako udalak behin eta berriz formulatu zuen eskabidea zen eta orain arte ezinezkoa izan da horri erantzunik ematea inguruko bideen ondorioz. Aurten zilegi izan da udalak berak burutu dituen obrei esker.
Zerbitzu bereziak Bakio eta Bermeoko hondartzetara
- A3517 Bilbo - Derio - Mungia - Bakio (Bolatokitik).
- A 3518 Bilbo-Mungia-Bakio (Autobidez). Maiztasuna hobetzen da 60´-tik 30´era.
- A3524 Bermeo-Bakio
Zerbitzu bereziak Azkorri eta Areetako hondartzetara
- A3411 Bilbo - Getxo. Maiztasuna hobetzen da 60´-tik 30´era.
Zerbitzu bereziak Plentzia eta Gorlizko hondartzetara
- A3537 Plentzia-Gorliz-Mungia. Maiztasuna handiagoa asteburuetan, 120 minuturo izatetik 30 minuturo izatera
Zerbitzu bereziak Laida eta Laga hondartzetara
- A3526 Zuzeneko zerbitzua Mungia - Gernika - Ibarrangelu. Maiztasuna hobetzen da 120´-tik 30´era