"Darabilbo" Erabili Euskara Bilbon

uriola.eus 2019ko eka. 3a, 10:51

"Darabilbo" programaren bidez, sustatu nahi da aisialdian euskara modu lasaian erabil dadin. Ekimen hau Bilboko Udalak eta Bílboko Euskaltegien Sareak antolatua da. Kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduerak eta tailerrak dira, eta doan eskaintzen dira, denbora librean euskara erabil dadin sustatzeko helduen artean.

Erabili Euskara Bilbon” leloarekin, jarduerak taldeka egiten dira uriko auzoetan urte osoan zehar, uztailean eta abuztuan izan ezik. Jarduera hauek, oro har, euskaraz berba egiten duten pertsonentzat dira, aisialdian euskaraz bizi nahi dutenentzat.

Era bateko eta besteko jarduera eta tailerren artean eskaintzen dira bisita gidatuak Arte Ederren Museora eta Guggenheimera, Euskal Dantzak, antzerkia, garagardo, ardo, kafe eta olio dastaketak, kultur ibilaldiak Bilbon han eta hemen, kultur jarduerak, sukaldaritzako tailerrak, esku-lanak, argazkigintza, autodefentsa, teknologia berriak eta literatura tailerrak, besteak beste. Jarduera guztiak euskaraz egingo dira, eta dohainik izango dira.

Hona hemen datorren ekainerako zer eskaintzen den, besteak beste: bisita gidatuak Arte Ederren Museoan, Ignacio Zuloagaren erakusketa ikusteko; garagardoa, txakolina, ardoa eta gazta dastatzea; bertso jaia; irakurketa tailerra; erromeria tailerra; jendeaurrean hitz egiteko gaitasunak lantzeko tailerra eta ibilaldi gidatuak oinez Olabeaga auzoan zehar.

Jarduera horietan parte hartzeko, Darabilbo web orrian eman behar da izena, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretarako izan ezik) eta euskaraz ahoz komunikatzeko adina jakitea: www.darabilbo.eus.