ArteShop ekimenaren 9. edizioa jarri dute abian

uriola.eus 2019ko eka. 4a, 10:01

Guztira hiriko auzoetako 75 toki-denda dira ekimenean parte hartzen dutenak eta euren erakusleihoetan eta ondo ikusten diren tokietan UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek sortutako esku hartze artistikoak erakutsiko dituztenak.

Ekimen honen helburua toki-dendetan erosketak sustatzea da esperientzia hori eta artea eta kultura lotuz. Horretarako UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek euren proposamen artistikoak erakutsiko dituzte hiriko auzoetako 75 dendatako erakusleihoetan eta beste leku egoki batzuetan.

Ekimen hau gaur hasi da eta obrak dendetan ekainaren 16ra arte erakutsiko dira, gaur goizean Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan egin den ARTESHOP BILBAO 2019ren aurkezpenean ezagutzera eman den bezala. Aurkezpenean Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, Xabier Ochandianok; Bilbao Arte Fundazioko zuzendariak, Juan Zapaterrek; eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoak, Arantza Lauzirikak, parte hartu dute.

ARTESHOP BILBAO ekimena Bilboko Udalak sustatuta dago, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, eta UPV/EHU eta Bilbao Arte Fundazioaren lankidetzarekin garatzen da. Ekimen honen helburua tokiko dendak sustatzea eta establezimendu horietan erosketak dinamizatzea da erosketen esperientzia aberastuko duen ikuspegi artistiko bat erantsita.

DENDA BAT, ARTE LAN BAT

Duela hilabete batzuk UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleak euren lan artistikoekin hasi ziren “Un comercio, una obra de Arte. Denda bat, arte lan bat” esaldia oinarritzat hartuta, esku hartzearen erakusketak duen filosofiarekin bilduz. Gaur hasita eta ekainaren 16ra arte Bilboko 75 dendari esker hiria herritar guztientzat irekita egongo den arte-galeria handi bihurtuko da, horrela erostearen esperientziari balio erantsia zuzkituz.

ARTESHOP BILBAOren edizio honetan parte hartzen duten dendak Uribarri, Txurdinaga, Santutxu, San Ignazio, Rekalde, Otxarkoaga, Indautxu, Deustu, Basurtu, Bolueta, Abando, Alde Zaharra, Amezola eta Bilbao La Vieja bezalako aldeetan daude kokatuta.

ARTESHOP BILBAOparte hartzen duten ikasleek, tutorizazio sistema baten bidez,  Bilbao Arte Fundazioko 10 artista finkaturen laguntza izango dute. Tutore horiek, aldi berean, euren obrak erakutsiko dituzte la Riberako merkatuan eta Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan.