“BLV-ART” programa gaur hasiko da

uriola.eus 2019ko eka. 5a, 10:14

Bilbo Zaharreko kaleak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira. Hogeita hamar jarduera ingururekin –ekainaren 14ra arte– ikus-entzuleek antzerkiaz, dantzaz, performance-ez, tailer esperimentalez eta galeria eta sorkuntza gune berrietarako bisita gidatuez gozatu ahal izango dute.

Programazioa gaur abiatuko da, hainbat proposamenekin. Horien artean azpimarragarria da Colectivo in Extremis taldeak aurkeztuko duen muturrei buruzko “Gesto” antzerki-hitzaldi pieza dibertigarria. Lan horretan nabarmentzekoa da Rakel Ezpeletaren, David Franchen, Alejandra Mandliren, Raúl Marcos Jiménezen eta Victoria Trilloren antzezpen lana. Berreginen Museoan eszenaratuko da, 20:00etan, sarrera librearekin.

Hurrengo egunean, ostegunean, 20:00etan, Bilborock-ek Huts Teatroa taldearen “Hozkailua” jasoko du. Bertan emango zaio amaiera Ander Lipusek eta Patricia Urrutiak interpretatzen duten euskarazko antzezlanaren birari. Leku berean, ostiralean, Moon Produkzioak taldeak “La muerte de los otros” irrati-antzerki eszenikoa aurkeztuko du, intransigentzia, gerra, ihesa eta migrazioa lantzen dituen antzezlana, Siriako gerra eta migrazio krisialdia hartuz oinarri gisa.

Asteburu honetako programazioaren barruan bi proposamen eszeniko apurtzaile azpimarratu behar dira. Larunbatean, ekainaren 8an, Sarean guneak DÁ DÁ DÁren “Taberna Dadá” lanaren estreinaldia jasoko du, arte probokatzailearen eta partaideenaren aurrean jakin-mina dutenei zuzenduta. 25 minutuko hiru emanaldi eskainiko dira, 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan.

Hurrengo egunean, Mariaren Bihotzaren Plaza izango da auzoaren historia balioan jartzeko janaria, auzokideen kontakizunak eta sormen adierazpena bateratzen dituen Poéticas del gusto Madrilgo taldearen esperientziarako agertokia. Horrela, lankidetzan oinarritutako sukaldaritza saioa egingo dute, inguru horretan sortzen diren istorioei buruzko topaketa eta trukaketa gunea sortzeko. 11:00etan tailerra egingo da, eta 14:30ean bazkari herrikoia. Prozesu osoaren emaitzak fanzine baten bitartez itzuliko dira BLV-ARTeko azken egunetan.

 

AGENDA

EKAINAK 5 
16:30-20:30 SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
PERFORMANCE TAILERRA
ANTITAILERRA “Herramientas para la creación y producción de una obra performativa testimonial y colectiva”
Izen emateak: kulturabarrutik.eus 
Prezioa: 5€

10:00 – 19:30 ARKITEKTURA SF 38 (Escaparate) 
Jessica Llorente Performance 
20:00 BERREGINEN MUSEOA
Colectivo In Extremis “Gesto” 
Antzerki hitzaldia

EKAINAK 6 
19:30 – SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
BLV-ART Arte eta Teknologia 
Realidades paralelas” (Telmo Zarraonandia)
Live Show hitzaldia

20:00 - BILBOROCK  
Huts Teatroa
“Hozkailua” (euskaraz)

EKAINAK 7 
20:00 BILBOROCK 
Moon Produkzioak “Las muertes de los otros” 
Eszenako irrati-antzerkia

19:30 – 21:00 SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
BLV-ART Arte eta Teknologia 
“El cuerpo imperfecto” (Beate Linne)
Performancea (Helduentzat) Banakako paseak 5 minutuz behin 

EKAINAK 8 
18:30, 19:15, 20:00 SAREAN 
DÁ DÁ DÁ “Taberna Dadá” 
Esperientzia artistiko-interaktiboa 
Izen emateak: kulturabarrutik.eus 
Doakoa

18:30 -19:30 –MARZANA TABERNA
Loida A. Gómez Rubio “Chanel” 
Antzerki laburra

EKAINAK 9 
12:00 – 13:30 SAREAN 
BLV-ART Arte eta Teknologia.  
“Robotak” tailerra (Karla Tobar)
Izen emateak: kulturabarrutik.eus 
5€

11:30 – 13:30 BERREGINEN MUSEOA 
SWING PARTY MUSEOAN. Lindy Band Collective - Lindy Hop jaia

11:00 – 13:00 (Tailerra) 14:30 (bazkaria) MARIAREN BIHOTZAREN PLAZA 
Poéticas del gusto. Cocinar a San Fran
Tailerra + bazkaria 
Izen emateak: kulturabarrutik.eus 
Tailerra + bazkaria: 3€ / Bazkaria soilik: 3€

EKAINAK 12 
19:30 SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
BASTARDAS. 
“Muestra de acciones en crudo” Performanceak

EKAINAK 13 
19:30 BERREGINEN MUSEOA (20’)
20:15 SAREAN (10’)
21:00 MARZANA TABERNA (10’)
Adriana Bilbao – Beñat Achiary
“Burdina – hierro” Dantza (flamenkoa) musika

23:00 – 7:00 ARKITEKTURA SF 38  
BLV-ART Arte eta Teknologia.  
Jessica Llorente “Vigilando mis sueños” 
Performancea 
(Jessicak SF38ko eskaparatean egingo du lo gau horretan)

EKAINAK 14 
18:00 BILBOROCK 
Bilbaoeszenako urteko antzerki ikastaroen (umeak, gazteak eta helduak) erakusketa.

19:30 / 20:00 (euskaraz) 20:30 HAINBAT GUNE
Antitour (ibilbidea goiko auzoen oroimenetik) 
Performance ibilbidea
Izen-emateak: kulturabarrutik.eus 
Doakoa

20:00 MIKEL LARRINAGA Arquitectura interior & Decoración 
You & Me Productions 
Two Parallel Studies of Solitude” 
Dantza