Deustualdeko emakumeon* sarea ehuntzeko asanblada

DeustualdekoEmakumeenSarea 2019ko eka. 12a, 11:53

Bihar, ekainak 13, osteguna, 18:00etan Deustualdeko Emakumeen* Sarearen lehenengo asanblada ospatuko dugu, Bidarte Liburutegian.

Martxoaren 8ko greban Deustualdeko emakumeok* kalera atera ginen, indar bat garela plazaratu genuen. Orain, pil-pilean dugun indar horri bidea eman nahi diogu. Horregatik eta horretarako, Deustualdeko Emakumeen* Sarea izango dena sortzera goaz; saretzeko, harremanetan egoteko, saretuta emakumeon* aldarria indartsuagoa dela sinesten dugulako. Harremanetan egon nahi dugu, feminismoa auzora barreiatzeko: hezkuntza, osasuna, gazteak, helduak...

Biharko asanbladan, hain zuzen, Deustun irudikatzen dugun saretzearen nondik norakoak zehaztu nahi ditugu, antolakuntza definituz. 18:00etan hasiko gara eta ordu bete inguruko bilera egingo dugu. Bakoitzaren beharretara ahalik eta zehatzen egokitutako giro erosoa sortu nahi dugu, denok gustura egon gaitezen. Horregatik ere, zaintza gunea izango dugu erabilgarri behar duenarentzat.

Animatu, emakume*! Deustu feminista saretzera goaz!

Bihar arte.