Martxoaren 15ean onartu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) Ikertzaileen Estatutua. Bertan doktoretza ikertzaileen lan baldintzak hobetzea eta soldata igoera jasotzen zen.
EHUko ikertzaileek salatu dutenaren arabera, unibertsitateak ez die soldatarik igo, eta lege berria betetzeko exijitu diote. Maiatzean hasi ziren kexa kolektiboak helarazten unibertsitateari, baina erantzunik jaso ez eta elkarretaratzea egingo dute ekainaren 28an Eusko Jaurlaritzak Kale Nagusian duen egoitzaren aurrean.
Izan ere, Jaurlaritzari aurrekontua igotzeko borondate falta egozten diote, doktoretza ikertzaileen soldatak lege berrira egokitzeko beharrezkoa litzatekeena.
Gauzak horrela, ekainaren 28an, ostiralez, elkarretaratzea egingo dute Ikertzaileen Asanbladak deituta, 11:00etan Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Kale Nagusia 85).
Info+: @predocasanblada / @predoc.asanblada