Hertzainak taldeak kontzertu berezia eskainiko du Bilbon

uriola.eus 2019ko uzt. 1a, 11:21

Datorren irailaren 26an, 20:30ean, Gasteizeko euskal rock banda mitikoak Euskalduna Jauregian emanaldi "errepikaezina" emago du.

Asteazken honetan, uztailaren 3an, Josu Zabala eta Gari, Hertzainak taldeko kideek, ‘Inun baino alaiagoa izanen da’ emanaldi baterakoa aurkeztuko dute. Datorren irailaren 26an, 20:30ean, Euskalduna Jauregian taldeak kaleratu zituen sei diskoetako kantak abestuko dituzte. 

Ekitaldian Lorea Bilbao Euskara eta Kultura Foru Diputatua eta Andoni Aldekoa Euskalduna Jauregiko Zuzendari Nagusia ere eurekin egongo dira. Aurkezpen ekitaldiari amaiera emateko, artistek kanta bat abestuko dute.

Aurkezpenaren ostean, sarrerak salgai jarriko dituzte Euskalduna Jauregiko txarteldegietan eta web gunean. Prezioa oraindik zehazteke dago.