Josu Zabala eta Garik ‘Inun baino alaiagoa izanen da’ kontzertua komunikabideen aurrean aurkeztu eta 4 ordu igaro ez zirenean, sarrera gehiagorik ez dagoela dioen kartela eskegi zuten.
Ikus-entzuleen aldetik jaso duen harrera bikainak bigarren kontzertua eta bakarra programatzera bultzatu du, irailaren 25ean, 20:30ean, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean.
Taldeak kaleratu zituen sei diskoetako lanak entzun ahal izango diren ikuskizun errepikaezina, bi emanaldi baino izango ez dituena:
Irailaren 25ean, 20:30ean, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean
Irailaren 26an, 20:30ean, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean
Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Sarrerak 27 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).