“Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako” parte hartuko duten 32 taldeak aurkeztu dituzte

uriola.eus 2019ko uzt. 5a, 09:54

Aurten 31 urte beteko dituen lehiaketan 16 talde arituko dira pop-rock modalitatean; 8 talde metal modalitatean, eta beste 8 urban kategorian. Aukeratutako banden kontzertuak Bilborocken izango dira, irailaren 12an hasi eta urriaren 19ra bitartean.

32 talde horiek 344 talderen artean aukeratu dira: 256 talde pop-rock kategorian, 41 metalean, eta 47 urban kategorian.Lehiaketa honekin, Bilboko Udalaren helburua da profesionalak ez diren talde gazteen lanari laguntza ematea eta taldeon talentua zabaltzea; bide batez, aukera ematen zaie estatuko eta kanpoko beste talde batzuekin batera eszenatoki berean egoteko eta ikus-entzuleei proposamenik berrienak zuzenean eta doan bizitzeko.

18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat 35 urtetik gorakoa izan daiteke.

Aurreko edizioetan bezala, musika sektoreko pertsonek osatutako epaimahai profesional bat izan da taldeak hautatzeko arduraduna:

Pop-rock:

  • Fake Teddy (Errioxa)
  • Gentleman Clef (Madril)
  • Wicked Wizzard (Bizkaia)
  • Go Cactus (Baleareak)
  • The Amsterdammers(Madril)
  • Beluga (Madril)
  • Orbel (Lapurdi)
  • Nazca(Bizkaia)
  • Airu (Bizkaia)
  • Indian Hawk (Valentzia)
  • Young Forest(Madril)
  • Pinpilinpussies (Bartzelona)
  • Lookmomnohands (Bartzelona)
  • San Jerónimo(Asturias)
  • Los Reyes Magos (Sevilla)
  • Mi Buenaventura (Bizkaia)

Metal:

  • Blaze The Trail (Valladolid)
  • Last Dissonance (Bartzelona)
  • Deimocracy (Bizkaia)
  • Grave Noise (Burgos)
  • The Broken Horizon (Nafarroa)
  • Blind The Eye (Portugal)
  • Iont (Araba)
  • Deriva (Madril)

Urban:

  • Kenna I (Bizkaia)
  • Tongo(Madril)
  • Tesa (Valentzia)
  • Special Trap Residence (STR) (Bizkaia)
  • Jazzwoman (Valentzia)
  • Nattonooto (Bizkaia)
  • Colectivo Shumareli (Guadalajara)
  • Adriana Terrén (Madril)