Uda honetan aire libreko zinea Bilbon

uriola.eus 2019ko uzt. 11a, 11:09

Uztailaren 16tik abuztuaren 13ra, film laburrak eta luzeak biltzen dituzten zortzi saio programatu dira, batzuk euskal zinegileek duela denbora gutxi egindakoak, klasikoak eta ekoizpen handiak. Bilboko auzo desberdinetan emango dira eta 'La Forma del Agua', 'Jurassic World', 'Carmen y Lola' edo 'Handia' filmeak ikusteko aukera egongo da.

Ohikoa denez, saio guztiak 21:30ean hasiko dira, euskal film labur batekin, eta ondoren film luzea etorriko da. Udan zinea zure auzoan” ekimena datorren asteartean, uztailaren 16an, hasiko da, Eleiz Museoko klaustroan, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren–FANTen azken edizioan Euskal film labur onenaren saria irabazi zuen Diego Kataryniuken “Amargo era el postre” (2018) film laburrarekin. Ondoren, –baita ere gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin, aipatutako film laburra bezala– Brian de Palmak zuzendutako “El fantasma del paraíso” (1974) kultuzko film klasikoa emango da.

Ostegunean, uztailaren 18anTxurdinagako Garaizar plazako saioa Neftalí Velaren “Remanecer” (2013) film laburrarekin irekiko da, eta ondoren Guillermo del Tororen “La forma del agua” (2018) filma proiektatuko da, 1963 inguruko Estatu Batuetan, Gerra Hotzaren garaian, girotuta dagoen fantasiazko ipuin harrigarria. Zinegileak lau Oscar sari lortu zituen iaz, Film Onenarena eta Zuzendaritza Onenarena barne.

Programazioa, duela denbora gutxi ekoiztutako genero guztietako filmen aukeraketarekin osatzen da, horietako batzuk euskal ekoizpenak eta euskaraz egindako filmak: Arantxa Echevarría bilbotarraren “Carmen y Lola” (2018) –Taldeko Emakume Antzezle Onenaren eta Zuzendaritza Hasiberri Onenaren 2019ko Goya Sariak–, Josu Martínezen “Jainkoak ez dit barkatzen” (2018), Jon Garañoren eta Aitor Arregiren “Handia” (2018), Álex de la Iglesia bilbotarraren “El Bar” (2017), Marta Díaz de Loperen “Mi querida cofradía” (2018), eta iaz ikus-entzule gehien izan zituen laugarren filma, J.A. Bayonaren “Jurassic World: El reino caído”(2018).

Emanaldi guztien aurretik euskal film labur bat eskainiko da. Aurtengo edizioan lan hauek ikusi ahal izango dira: David P. Sañudoren “Ane” (2019), Norma Vilaren “El fin de todas las cosas” (2019), Josu Martínezen “Ama” (2018), Aitzol Saratxagaren “Basoan” (2018), Imanol Ortizen “Moda” (2018) eta Sara Fantovaren “No me despertéis” (2019). Izan ere, edizio honetan aipagarria izango da emakume zinegileen presentzia, eta baita bertan ekoiztutako zinearena ere, film laburretan zein luzeetan.

“UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” AGENDA

UZTAILAK 16 
“Amargo era el postre” (2018), Diego Kataryniuk (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
El fantasma del paraíso” (1974), Brian de Palma (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
Eleiz Museoko Klaustroa (Atxuri) 
21:30

UZTAILAK 18 
Remanecer” (2013), Neftali Vela (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
“La forma del agua” (2018), Guillermo del Toro 
Garaizar plaza (Txurdinaga)
21:30

UZTAILAK 23 
“Ane” (2019), David P. Sañudo
Mi querida cofradía” (2018), Marta Díaz de Lope 
Sabino Arana, Sortzez Garbiaren Elizaren ondoan (Basurtu)
21:30

UZTAILAK 29 
El fin de todas las cosas” (2019), Norma Vila (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
Carmen y Lola (2018), Arantxa Echevarría 
Indautxu plaza
21:30

ABUZTUAK 1 
“Ama” (2018) eta “Jainkoak ez dit barkatzen” (2018), Josu Martínez (euskaraz, gaztelaniako azpi-tituluekin)
Funikular plaza (Castaños) 
21:30

ABUZTUAK 6 
Basoan” (2018), Aitzol Saratxaga (euskaraz, gaztelaniako azpi-tituluekin)
Jurassic World: El reino caído” (2018), J.A. Bayona 
Ibarrekolanda plaza (Kontserbatorioaren ondoan) 
21:30

ABUZTUAK 8 
Moda” (2018), Imanol Ortiz 
Handia” (2018), Jon Garaño eta Aitor Arregi (euskaraz, gaztelaniako azpi-tituluekin)
Karmelo plaza (Santutxu) 
21:30

ABUZTUAK 13
“No me despertéis” (2019), Sara Fantova 
“El bar” (2017), Álex de la Iglesia 
Errekalde plaza
21:30