Auzipegituta dauden prestonak Herrira mugimenduan ibilitakoak, Jaiki Adi eta Etxerat elkarteetakoak, Bitartekariak eta euskal presoen abokatuak dira. 5 piezetan banandutako makro epaiketa honetan 601 urteko espetxe eskaera egin dute. Horrez gain, 117.600 euroko izunak ere jarri dizkiete.
47 auziperatu horietatik 11 Bilbotarrak dira. Beñat Zarrabeitia, Iñaki Goioaga, Arantza Zulueta, Aitziber Sagarminaga, Kepa Manzisidor, Ane Ituiño, Eneko Ibarguren eta Deustualdeko Naia Zurriarain, Atxarte Salvador, Eukene Jauregi eta Roberto Noval.
Irailaren 16an hasiko da epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Elkartasuna eta babesa adierazteko Euskal Herriko musikariekin elkarlanean abesti bat sortu dute. Makroabestia gaur goizean aurkeztu eta beraien Sare Sozialetan zabaldu dute. Bertan, Suaia, Aiora Renteria, Juantxo Arakama eta Maria Rivero abeslariek parte hartu dute.