Konpartsakideen eguna ospatu dute giro ederrean larunbat honetan Alde Zaharrean. Goizean hasi den jaia gauera arte luzatu da giro ederrean. Konpartsa guztiak Areatzan bildu dira bazkaltzeko eta jaietarako beroketa lanak egiteko. Lehenengo orduan pintxo lehiaketen eta gastronomikoaren txanda izan da. Horrez gain, tomateak eta piperrak banandu dituzte.
Ostean, sariak banandu eta gero, federakundea osotzen duten 28 konpartsek batera bazkaldu dute Areatzako zuhaitzen azpian. Bazkaria bukatu bezain laster, Lehian taldeak dantzan jarri ditu bertan bildu diren konpartsakide guztiak. Kioskon emandako kontzertuak musikaz bete du jai gunea, hilabete bat barru zer datorren oroitzeko.
Dena batu eta garbi utzi ostean, Orkresta elektrotxarangarekin kalejira egin dute Zazpikaleetan. Lehenengo geltokia hotel berriaren aurrean egitea erabaki dute. Bertan, bi abesti jo dituzte Aste Nagusian mugituko duten eszenatokiaren kontra protesta egiteko.