Aste Nagusia 2019 azken igandea

uriola.eus 2019ko abu. 26a, 15:00

Amaiera polita eta jendetsua izan du aurtengoan ere Marijaiak. Arratsalde partean nagusitu diren ekintzak, Kaskagorri Gazte Konpartsaren eta Pa Ya! konpartsaren arteko guda zikina, Askapeñako txosnan izan den Rojo Cancioneroren emanaldia eta Arriagako atzekaldean Garilak 26 taldeak emandako kontzertua izan dira. Urtero bezala Marijaiaren erreketarekin eman diote amaiera aurtengo Aste Nagusiari.