Bilboko Konpartsek salatu dute udaltzaingoak konpartsakide bat bortizki jazarri duela

uriola.eus 2019ko abu. 27a, 10:00

Bilboko Udaltzaingoak Aste Nagusiko asteazken arratsaldean konpartsakide bat atxilotu zuen jaigunean, hau bere familiarekin zegoela. Polizia munizipalak konpartsakideari eskuetatik mugikorra kendu eta jipoitu ostean, eskuburdinak jarri eta arrastaka atxilotuta eraman zuen. 

 

Hemeretzi orduz Miribillako komisaldegian atxilotuta eta inkomunikatuta eman ondoren, bertan jasotako tratu txar eta kolpeen ondorioz Deustuko anbulategira eraman behar izan zuten. 

Gertakari honen aurrean gehiegizko presentzia polizialak ez duela segurtasuna bermatzen adierazi dute Bilboko Konpartsek, argitaratutako idazki batean. 

"Bilboko Konpartsetatik  behin baino gehiagotan adierazi bezala, polizia kopuru ugariak ez du segurtasuna bermatzen; oso efektu kontrakoa eragiten du. Jaiguneko eta hiriko segurtasuna aztertzeko orduan hausnarketa sakonagoa egin behar da eta berau bermatzeko oso bestelako bide eta lanketak behar direlakoan gaude." 

Horrez gain, azpimarratu dutenez gehiegizko udaltzainen haserreak baita mozal legeak ere, errepresio poliziala eta inpunitatea ondorioztatzen dute.

"Guztiontzako Aste Nagusiaren aldeko aldarria egin dute konpartsetatik, arrazakeriaren kontra, nagusikeriaren kontra, prekarietatearen kriminalizazioaren kontra eta jarrera harroputz eta eskubideen zapaltzaileen kontra. Gehiegizko poliziaren presentziaren salaketen aurrean errepresaliak piztu ote diren susmoa hartu diote ere, eta guztiaren gainetik giza-eskubideei errespetua, sen ona eta zaintza aldarrikatu dute."