Horrez gain, Erripako Kaian Udalak kokatutako kasetek, trabak baino ez dituztela eragin argitu dute, hauek sustatzen duten jai eredu tamalgarria kritikatzeaz batera. Izan ere, bertan kokatutako kasetek ez dute Aste Nagusiko jai ereduarekin bat egiten, besteak beste interes pribatuen alde egin eta bai pribatizazioa bai prekarietatea sustatzen baitute.
Amaitzeko, asteazken arratsaldeko gertakariak gogora ekarri eta polizia kopuru ugariak ez duela inondik inora segurtasuna bermatzen salatu dute berriz ere.