Aste Nagusiko azken gauean gertatutako eraso matxista bat salatu dute

uriola.eus 2019ko abu. 27a, 17:30

Biktimak sare sozialetan argitu duenaren arabera, erasoa Pinpilinpauxa txosnan eman zen jaietako azken gauean, goizeko bostak aldera.

 

 

Emakumea Pinpilinpauxako barrara hurbildu eta jazotakoa salatu ostean, konpartsak ez zuen protokoloa behar zen bezala bete eta emakumea babesik gabe geratu zen. 

Pinpilinpauxa konpartsak adierazi duenez, gertatutakoaren berri izan zuten momentu berean Udaltzaingoa abisatu zuten eta handik gutxira erasotzailea atxilotua izan zen. 

Horrez gain, biktimak kaleko udaltzainen partetik jasotako erantzun falta ere kritikatu egin du, Ertzaintzaren enpatiaz batera.