Arrazakeriaren aurkako futbol txapelketa ospatuko dute Bilbon larunbatean

uriola.eus 2019ko abu. 27a, 17:15

Bilbo Reggae Skins kolektiboak antolatutako laugarren futbol txapelketa egingo dute Bilboko Karmela espazioan, datorren abuztuaren 31n.

 

Txapelketa honen helburua "migratzaile eta errefuxiatuen etorreraren aurrean instituzioek emandako erantzun eskasa tartean, arrazakeriarik gabeko espazioak eta gizarte inklusiboak aldarrikatzea" da. 

Goizeko 10.00etan emango diote hasiera egunari, futbolaz gain, Pantx Official Selector DJ-en reggae musikaz gozatzeko aukera eta janaria eta edaria egongo dira eskura. 

Aurten ehun parte hartzaile baino gehiago espero dituzte  SOS Arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Zanafrik Elkartea eta beste hainbeste elkarteen laguntzari esker.