Bertso Derbia ospatuko dute gaur San Mames inguruan

uriola.eus 2019ko abu. 30a, 12:30

Ibilbidea arratsaldeko 20.00etan hasiko da Maria Diaz de Haroko plazatik. Jon Maia, Onintza Enbeita, Xabi Paya, Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus bertsolariek hartuko dute parte.

Athletic Club webgunean ikus daitekenez, Derbiaren ibilbidea arratsaldeko 20.00etan hasiko da Maria Diaz de Haro Plazan. Ostean 20.30ean bigarren saio bat egingo dute Areilza Doktorearen gurutzebidean. Hirugarren ekitaldia San Mameseko kanpoaldean egingo dute 21.00etan. Azkenekoz, 21.50ean Maddalen Arzallusek eta Jon Maia bertsolariek amaiera emango diote Bertso Derbiari San Mames barrualdean, partida hasi baino apur bat lehenago.