Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utziko dio irailaren 9tik aurrera

uriola.eus 2019ko abu. 30a, 13:23

Gaur egun Bermeotik datorrena da Atxurira heltzen den linea bakarra. 107 urteren ostean, geltokiak bere ateak itxiko ditu.

Neguko ordutegiarekin batera utziko dio Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari. Euskotrenek iragarri duenez, Irailaren 9tik aurrera, Urdaibai osoa zeharkatzen duen trena helmugaz aldatu eta  Kukullagako tuneletatik igarota, Bilboko Alde Zaharrera helduko da.