Ocaña antzezlana eskuartean, bueltan da Pabellon 6 Euskalduna Jauregira

uriola.eus 2019ko ira. 3a, 11:01

Irailaren 3tik 8ra egongo da ikusgai Euskalduna Jauregian Maria Goiricelayak zuzendu eta Unai Izquierdok idatzitako lan hau. 

Pabellon 6ek ekoiztutako antzezlanak Jose Perez Ocaña margolari sevillarra omentzen du; izan ere, frankismoaren kontrako erresistentzian, baita 70. hamarkadako performance ausartetan protagonista garrantzitsua izan zen. 

Itziar Lazkano, Unai Izquierdo, Diego Perez eta Mikel Losada dira Ocañaren bizitza azaleratuko duten antzezleak. 70. hamarkadan Bartzelonan girotutako antzezlan hau, margolariaren borroka politikoa zein errebeindikazio homosexuala kontatuko du.