Bilboko Euskal Museoak ia 30.000 bisita jaso ditu Aste Nagusian

uriola.eus 2019ko ira. 4a, 16:18

Orain arte izandako markak hautsi eta guztira 27.723 bisita jaso ditu museoak aste bakarrean, Aste Nagusiko astean hain zuzen. 

Azken hiru urteetako datuak kontuan hartuta, argi ikus daiteke abuztuan bisita kopurua nabarmen hazi ohi dela. 2016ko abuztutik 2018ko abuztura bisitarien zifrak 10.000tik 30.000ra igaro ziren. 

Bilboko jaietan doakoa da museora sartzea, eta arrakasta handia duen erakusketetako bat "Bilboko erraldoiak eta Buruhandiak" da, izan ere, bai kanpotik datorren jendearentzako baita hemengoentzako ere erakargarria izan ohi da, Euskal Museoaren ustez. 

Aurten berrikuntza bezala, Bilboko erraldoien aldi baterako erakusketarekin batera Xabier Duarte artistak egindako "Erraldoien Bildumagilea" argazki bilduma ere ikusgai egongo da.