Garik eta Josu Zabalak hirugarren kontzertu bat eskainiko dute Bilbon

uriola.eus 2019ko ira. 4a, 17:06

Irailaren 17an Kafe Antzokian emango dutena, iragarri duten hirugarren emanaldia da. Sarrerak ostiraletik aurrera egongo dira salgai Kafe Antzokiaren webgunean. 

Irailaren 25ean zein 26an Euskalduna Jauregiko Auditoriumean ‘Inun baino alaiagoa izanen da’ emanaldia egingo dute. Emanaldiaren berri eman bezain laster, kontzertuak harrera bikaina izan zuen, izan ere, sarrera guztiak berehala agortu ziren. Orain, Hertzainak taldeko kideek hirugarren kontzertu bat ematea erabaki dute, oraingoan Bilboko Kafe Antzokian.