Jai giroan esan diote agur Atxuriko tren geltokiaren zerbitzuari

uriola.eus 2019ko ira. 9a, 17:45
Argazkia: Lokomotorak

Lokomotorak Elkarteak deitua, "azken bidaia dantza" antolatu zuten atzo Atxuriko geltokiko zerbitzuari agur esateko.

137 urteren ostean, atzo utzi zion Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari. Agur bat ezik, espazio hori  Atxuriko Garcia Rivero eskolaren zein barrutiko beste elkarteren beharretara egokitzea aldarrikatzen du Lokomotorak Elkarteak, espazio publiko eta sozial bat bilaka dadin.

Geltokiaren etorkizunaren inguruan hausnartzeko, hainbat bilera egin ditu dagoeneko Lokomotorak elkarteak auzoko elkarte zein eragileekin. Halaber, hainbat erakunderekin ere harremanetan jarri dira, Atxurik dituen eta era berean Euskotrenek dituen beharrei erantzuteko proposamen bat garatzeko asmoz.