"Bilbon eskolatik antzerkira" programak 25 urte beteko ditu aurten

uriola.eus 2019ko ira. 10a, 10:00

Guztira 14 emanaldi eskainiko zaizkie maiatzera arte Bilboko ikastetxeetako ikasleei, Campos Antzokian, Azkuna Zentroan eta Otxarkoagako Udaltegian. 

Hamalau antzerki hauetaz gozatzeaz gain, ikasleek 25. Eskola Antzerki Lehiaketan ere parte hartzeko aukera izango dute. Antzerki emanaldien lehiaketa honetan, ikasleek ikus entzule izatetik haien lanaren protagonista izatera igarotzen dira. Antzerki zirkuitu honen helburua, Arte Eszenikoetarako ikus entzule berriak prestatzea da, baita antzerkiaren inguruko sorkuntza lanak bultzatzea.